
INFO
Emon taldea izugarrizko musika koktela izan da hasieratik, baina taldeari izena eta jarduna Bergaran eman zioten 2007an. Kide askok osatutako tadeetan normala da musikarien sartu-irtena, baina segitzen dutenek defendatu behar dute taldearen estrategia eta barruko filosofia. Emon taldean garbi izan dute premisa hau.
Aurreneko urteak oso garrantzitsuak izan ohi dira, batez ere iraupena emateko sortutako taldeari. Baina batzuetan estrategiak ez datoz burura segituan, gehiago pentsatu behar delako biziraupenean. Emon taldeak kantu ezagunen bertsioak egiten lortu zuen taldearen defentsa egitea. 2010ean argitaratuko dute lehen diskoa abesti berriekin, “Piztu herria”. Emon taldeak hortik aurrera hartuko du itxura sendoagoa. Diskoaren prestaketak garratzitsuak dira seriotasuna bermatzeko, euren buruei zerbait direla adierazteko.
Kantuak egin, zuzeneko mordoa eskaintzea ez da ameskeria, Euskal Herritik
kanpora atera (Italia eta Londres). Emon taldearen kokteleran osagai berriak
sartuko dira, kantari aldaketa izango da, musika filosofia egonkortzeko unea.
2013ko otsailean “Konfeti kolore” argitaratuko du Baga-Biga musika bulegoak.
Dagoeneko jai giroa nabarmena da. Hortik aurrera dantzak ez du etenik Emon
taldean. Horrenbeste berotasunaren ondorioa da “Sua”.
Emon taldearen “Sua” diskoa 2014ko urrian grabatu eta nahastu du Axular Arizmendi teknikariak, Mutrikuko AME estudioan. Musika ekoizpena Emon eta Axular Arizmendiren esku geratu da. Masterizazioa Estanis Elorzak egin du Doctor Master estudioan. Hamaika laguntzaile izan ditu diskoak hitzetan: “Eltzetik eta Altzotik” (Amets Arzallus), “Mintza”, “Karriketan”, “Ni naiz zure kantua” eta “Erdibidean” (Iosu Ganuza), “Ar eme, eme arra”, “Nomadak” eta “Bizizale” (Gurutze Ostolaza). Musikari andana hurbildu da estudiora kantuak borobiltzera:
Mikel Maniega (tronpeta), Andoni Garcia (gitarra elektrikoa), Mikel Lazkano (gitarra elektriko eta akustikoak), Kike Olveira (gitarra flamenkoa), Aitzol Gandiaga
(saxoa), Manugaitz aka Wanka “Selektah Kolektiboa” (rap-a “Mintza” abestian),
Cubanito, Big Vincent eta El Muro (rap-ak “Bi begiak” abestian), Sergio “Patxuko” (ahotsak, “Nomadak” eta “Bi begiak” abestietan), Rober Oviedo (pianoa),
Pello Reparaz (ahotsa “Eltzetik eta altzotik” abestian), Oier Ponce (pianoa “Eltzetik eta altzotik” abestian), Marcel Marimon “Rumb al bar” (ahotsa “Mintza” abestian). Diseinua Ibon Urizarrek egin du.
Emon taldearen hirugarren diskoa ”Sua” da. Emon
taldeak gero eta musika baliabide gehiago ditu. Aurreko
diskoarekin esan zen Emon taldeak, ez bakarrik diskoetan
baita zuzenekoetan ere egurra emango zutela giroa berotzeko
asmoz. Emon taldeak berotasuna sua bihurtu du. Izugarrizko musika ekoizpena
egin da jakinik taldeak kantu bikainak sortuta zituela. Erritmo sutsuak, dantzarako aproposak, jaia lehertzeko eta jendea bustitzeko izerdi patsetan. Hitz horiek
musika atalera eramango bagenitu erritmo koktel hau aterako litzaiguke: rocka,
ska, cumbia, salsa, merenge, reggae, rap, rumba. Emon taldearen eta “Sua”
diskoaren musika filosofia ahalik eta jairik gogotsukoena antolatzea da. Baina
Emon taldeak ez du ahaztu nahi bizi dugun egoera petrala kalean. Musikarekin
gorputzak astintzea eramango gaitu eta burua hausnartzera. Sua, mesedez,
eta ez da zigarroa pizteko.
1.- Emon taldeak diskoan egindako lana zuzenekoetara begira dago hasi eta buka. Nola defendatuko duzue zuzenekoa?
Gure asmoa kontzertuetan daukagun dena ematea da, eta horrela izango da beti, energia guztiak xahutu arte.
Disko honidagozkion zuzenekoek indar berezia izango dute. Kontzertuetan aurpegi berriak ikusi ahal izango dira.
Alde batetik, Maikelkubatarraren perkusioek oraindik ere dantzagarriago bihurtuko
dituzte zuzenekoak. Bigarren gitarra baten etorrerak, Andonirenak, kolore gehiago emango dio kontzertuari. Biziagoa izateaz gainera, ikusgarriagoa ere izango da zuzenekoa. “Konfeti kolore” diskoko kantuak ere tartekatuko ditugu. Zuzeneko bakoitzera ondo pasatzera goaz eta hori publikoan txertatuko balitz, bada
publikoak ere gozatuko du ziur! Familia geroz eta handiagoa da eta eszenatokiko saltsa bor-bor egiten.
2.- Emon taldeak, berriro, kolore anitzeko diskoa osatu du.
Hain erritmo desberdinen batuketaren nortasunak jaia eta
dantzaren inguruan du bizkarrezurra?
Emon taldearen bigarren diskoan, “Konfeti kolore” diskoan, koktel bat osatu genuen, eta gustatu zitzaigun erritmo ezberdinekin jokatzea. “Sua” diskoan filosofía berdinarekin egin dugu lan baina soinu produkzioari garrantzi handiagoa eman diogu. Lan honetan zuzenekoetako eta estudioko teknikari den Axularrek
bere biziko garrantzia izan du. Erritmo berriak probatzeko ere
inongo beldur eta konplexurik gabe egin dugu lan, eta barrutik
atera zaigun guztia sartu dugu. Hego amerikar doinuek bere biziko presentzia daukate (cumbia, reggae, merenge...), runba doinuak egiten jarraitzen dugu eta disko honetan gauza berri bezala nahikoa rap dago, besteen artean Selektah Kolektiboko
Wanka sartu dugu estudioan. Gitarrak ere presentzia nabarme nagoa eta zainduagoa daukate. Honen guztiaren batuketa da “Sua”.
3.- Emon taldeak sua proposatuko digu musikan eta hitzetan?
Izenburuak taldearen izaera eta diskoa bera deskribatu ditu.
“Suak” esanahi asko hartzen ditu bere gain. Suak indarra dakar, eta indar hau gai sozialetan deskargatu dugu. Hasieratik garbi daukagu inguruan dauzkagun injustiziak salatuko ditugula musika eginez. Baina suak berotasuna ere badakar eta diskoko
abesti batzuek ere hori transmititzen dute. Oro har letra baikorrak dira. Musika ere testuinguruaren arabera landu dugu, ondo zaindu dugu letra eta musikaren arteko ezkontza.
Diskoan dauden hamahiru abestiak musikalki indartsuak dira, gorputzaren
barne barneraino sartzen dira melodiak. Aipagarria da ere azken
urtetan egin ditugun lagun asko estudiora eraman ditugula. Letretan beste horrenbeste, hainbat lagunen laguntza jaso dugu.
Beraz, koktelera honetan lagun asko daude. “Sua” diskoarekin
taldeak pausu handia eman duela uste dugu.
Emon proiektuan parte hartu duten musikariak:
Eneko Longarte: gitarrak eta ahotsak
Ekaitz Otxoa: bateria eta perkusioak
Mattin Ostolaza: baxua
Aritz Alustiza: trikiak
Maikel Antonio Talavera: perkusioak
Isusko Igarza: tronboia
Aitor Sesma: tronpeta
Rober Oviedo: pianoa
Elkarrizketak: 690 704 255
Management: 618 072 076 - 026
ritxi aizpuru (2014ko abenduaren 1)

